Phone icon

(+34) 943 74 40 40

Mail icon

ils@imh.eus

ITZULPEN-ZERBITZUAK








Bereizten gaituzten ezaugarriak

Erantzun azkarra

Itzulpena ILSra iritsitakoan (posta elektronikoz edo gure kudeaketa-sisteman igoz), ILSk 24 ordu baino lehenago erantzuten du, aurrekontua eta entrega-epea emateko.

Esperientzia

ILSren itzulpen-zerbitzua 1999. urtean hasi zen: sektorean lortu dugun esperientzia da gure bermea.

Itzultzaile profesionalak

Gure taldea osatzen duten itzultzaileek goi-mailako ikasketetako titulazioa dute, eta bost urtetik gorako esperientzia profesionala dutela froga dezakete.

tItzulpen espezializatua

Makina-erreminta, automobilgintza, trenbide-arlokoa, fabrikazio osagarria eta askoz industria-sektore gehiago, publizitatea eta marketina, web-orriak, zinpeko itzulpenak, teknologiaren edo irakaskuntzaren arloetako europar proiektuak, proiektu-memoriak eta finantza-arlokoak.

Itzultzen ditugun hizkuntzak

Ingelesa, alemana, frantsesa, euskara, espainiera, nederlandera, txekiera, errusiera, txinera, japoniera, portugesa (Brasil, Portugal), etab.

Kalitatea

Gure enpresan, itzulpenak egiteko, UNE-15038 kalitate-arauan adierazitako jarraibide eta prozedurak hartzen ditugu aintzat.

Puntualtasuna

Bezeroarekin ezarritako entrega-epearen barruan ematen ditugu itzulpenak.

Konfidentzialtasuna

Itzulpen guztiak konfidentzialtasun osoz tratatzen ditugu.

Itzulpenak

TEKNIKOAK

Itzulpen teknikoak: eskuliburuak, katalogoak, AutoCAD, planoak…

ZINPEKOAK

Zinpeko itzulpenak: eskriturak, merkataritza-erregistroko ziurtagiria, kontratuak, homologazioa eta baliozkotzea, ezkontza-ziurtagiriak…

FINANTZAKOAK

Finantza-itzulpenak: urteko memoriak, aurrekontu ekonomikoak...

OSTALARITZA

Ostalaritza-itzulpenak: menuak, ostalaritza eta kanpinak…

PUBLIZITATEA

Publizitate-itzulpenak: marketina, merkataritza-testuak, liburuxkak…

BERRIKUSKETAK

Bezeroak itzulitako testuen berrikusketa.

WEB-ORRIAK

Web-orrien, intraneten, app-en eta abarren itzulpena.

Teknologia

Teknologiaren abangoardian:

Goi-mailako teknologia ingurune batean gaude, IMHn alegia, eta, beraz, lehen eskuko ezagutza dugu sektorearen garapenari dagokionez.
  • Search Icon
  • Link Icon

Terminologia

Enpresa bakoitzak bere jargoia du, eta horri itzulpen-ordain espezifikoak dagozkio. ILS-k software sofistikatua erabiltzen du, eta, horri esker, eraginkortasunez kudea dezakegu enpresa bakoitzaren terminologia hiztegi teknikoa zuzen itzultzen dugula bermatuz.

Itzulpen-memoria

Testuen itzulpenak itzulpen-memoria batean gordetzen da.

Itzulpen-prozesua

Orain, eta labur-labur, gure itzulpen-prozesua azaldu nahi dizugu:

Irakurtzen jarraitu

DOKUMENTUEN HARRERA

Posta elektronikoz, posta arruntez, mezulari baten bidez, eskuan; aukeratu ondoen datorkizun modua.

Fitxategiak aztertzen ditugu, edozein formatutan,

eta askoz formatu gehiagotan.

AURREKONTUA

Dokumentua aztertuta, itzuli beharreko dokumentuan zenbat errepikapen dauden jakingo dugu.

Errepikapenetan, deskontua handia dago (% 70 artekoa). Honekin batera doan adibidean, hitz guztien % 57k deskontua du!

ONARPENA

Behin aurrekontua onartuta, lanari ekiten diogu!

UKO EGITEA

Jakina, zerbait hobea, desberdina edo merkeagoa aurkitu duzu.

Baina, kontuz ibili itzulpen automatikoekin, edo mauka edo pagotxekin.

Metodologia

ITZULTZAILEAREN HAUTAPENA
Itzultzaile espezializatuen basea.

ITZULPEN-MEMORIA
Itzultzen den guztia itzulpen-memoria batean gordetzen da. Hortaz, hurrengo itzulpenetan aprobetxa daiteke, eta bezeroarentzat itzulpen-prozesua merkatu. Gainera, testuen homogeneotasuna eta entrega-epe laburragoa lortzen dira.

App

TERMINOLOGIA-BASEA

Glosario edo terminologia-oinarri bat sortzen da bezero bakoitzeko. Horri esker, hau lortzen da:

(1) Hitzaren itzulpen zuzena

(2) Homogeneotasuna (hitz bera modu berean itzultzea)

(3) Epe laburragoa

ORRAZKETA

Itzulitako testua orraztaile batek zuzentzen du.

Orraztaileak testuak dauden estilo-, koherentzia- eta semantika-akatsak zuzentzen ditu, itzulitako testua jatorrizkoarekin alderatuz. Halaber, ortografia-, gramatika eta puntuazio-akatsak ere zuzentzen ditu.

Askotan, itzulpenak dira zure enpresak bezero potentzialei ematen dien lehen inpresioa. Esaterako, zure web-orriaren edo erabilera-eskuliburu baten itzulpena orraztu gabe badago eta akatsak baditu, oso kaltegarria izan daiteke zure enpresaren irudiarentzat, eta merkataritza-kontaktu posibleak uxa ditzake. Garaiz egindako orrazketa kalitatearen aldeko apustua da.

BEZEROARI BIDALI

Galderarik? ¿Alguna pregunta?
ILS - Industry Language Services
Kaixo,
Zertan lagun zaitzakegu?
Hola.
¿En que te podemos ayudar?