HIZKUNTZA-FORMAZIOA
GURE PRESTAKUNTZA-IKASTAROAK
Zenbat eta lehenago hobe!
Umeek oso erraz ikasten dute, eta naturaltasunez ikasten dituzte hizkuntzak. 4 urtetik hasita eskaintzen ditugu ingeles, frantses, aleman eta txinerako klaseak. Ez utzi aukera hau galtzen zure seme-alabei!
4 eta 5 urte
Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa, alemana eta txinera.
Metodologia dibertigarri bat, kolorez eta biziz betea. Umeek ia konturatu gabe ikasten dute. Kantatu, dantzatu, jolastu, marraztu eta antzerkia egiten dute eta noski, ikasi!
- 1,5 ordu astean.
- 45 minutuko klaseak.
- Eguerdian eta arratsaldean.
Informazio gehiago jasotzeko jarri ILSrekin harremanetan edo eskatu informazioa orri honetako formularioaren bidez.
6 eta 12 urte bitartekoak
Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa, alemana eta txinera.
6 eta 7 urterekin, jolasen bitartez dibertitzen jarraitzen dute, eta, 8 eta 9 urterekin, oinarrizko gauzak sartzen zaizkie pixkanaka. Ondoren, 10 eta 11 urterekin, hizkuntzako 4 trebetasunak desberdintzen hasten dira: mintzamena, ulermena, idazmena eta irakurmena.
- Astean 2 ordu.
- Ordubeteko klaseak.
- Eguerdian eta arratsaldean.
Informazio gehiago jasotzeko jarri ILSrekin harremanetan edo eskatu informazioa orri honetako formularioaren bidez.
Enjoy Summer – ingelesa, frantsesa eta alemana
Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa eta alemana.
ILSk hamar urte baino gehiago daramatza udalekuak antolatzen 4 eta 12 urteko umeentzat. Ikastaro horiek ILSk Elgoibaren dituen instalazioetan, Ikastoletan edo inguruko herrietako ikasteetxeetan ematen ditugu.
Bereizten gaituen faktore nagusia, dudarik gabe, gure metodologia da. Umeek aldi berean ikasi eta dibertitzen dira ikasgela barruan edo kanpoan planifikatutako jardueren bitartez. Ikasgelan, eskulanak egiten ditugu, eta umeak, bitartean, atzerriko hizkuntzan komunikatzen dira. Begiraleak eskulanarekin erlazionatutako hiztegia lantzen du, baita komunikatzeko behar diren esaerak ere.
Beste aldetik, eguraldi ona dagoenean, umeak aire zabalean egon daitezke. Horrelakoetan, jolasak, kirolak, inguruko herrietara txangoak, altxorra bilatzeko jarduerak egiten ditugu, besteak beste.
- 4 eta 11 urte bitarteko umeentzat.
- Ordutegia: 10etatik 13etara.
- Uztailean.
- Gure akademian, ikastoletan edo inguruko eskoletan.
- Deba eta Elgoibar.
Informazio gehiago jasotzeko jarri ILSrekin harremanetan edo eskatu informazioa orri honetako formularioaren bidez.
Eskolaz kanpokoak
Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa eta alemana.
Eskoletara joaten gara ingeles, frantses eta alemaneko klaseak ematera.
Ordutegiak eguerdian edo arratsaldean izan daitezke, eskola bakoitzaren beharretara egokituz.
- 4 urtetik aurrera.
- Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntza.
- Azterketa ofizialetarako prestakuntza.
Informazio gehiago jasotzeko jarri ILSrekin harremanetan edo eskatu informazioa orri honetako formularioaren bidez.
Gazteen formazioa
Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa, alemana eta txinera.
- Metodologia komunikatiboa, mintzaera, ulermena eta soltura estimulatuz.
- Metodologia tradizionala teknologi berriekin uztartzen dugu.
- Adin eta maila berdineko talde homogeneoak.
- 3 ordu astean.
- Ordu eta erdiko klaseak.
- Ebaluazio jarraitua eta gurasoekin harremana.
Informazio gehiago jasotzeko jarri ILSrekin harremanetan edo eskatu informazioa orri honetako formularioaren bidez.
Azterketa ofizialetarako prestaketa
Cambridgeko azterketetan %90ek gainditzen du
Gure ikasleei azterketa ofizialak gainditzeko behar duten jakintza ematen diegu. Titulu ofizialak dira, enpresa pribatuek, merkataritza-ganberek eta irakaskuntza publiko eta pribatuek nazioarte-mailan ezagutuak. ILSn, Cambridge (ingelesa), DELE (frantsesa) eta Goethe (alemana) azterketa ofizialetarako ikastaroak ematen ditu.
Udako ikastaro trinkoak
Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa eta alemana.
- Mintzaerako ikastaroak
- Azterketa ofizialetarako prestakuntza
- 40-80 ordu bitartean.
- Talde murriztuak.
- Ekaina eta uztaila.
Informazio gehiago jasotzeko jarri ILSrekin harremanetan edo eskatu informazioa orri honetako formularioaren bidez.
Helduak
Helduentzako gure ikastaroak bakoitzaren errendimendu eta denbora optimizatzeko bereziki diseinatuak daude.
- 2 edo 3 ordu astean.
- Talde murriztuak.
- Bertako irakasleak.
- Mintzaerako klaseak.
- Azterketa ofizialetarako prestakuntza.
Diruz lagundutako ikastaroak
Gure administrazio-taldeak lanean edo langabezian dauden langileentzako laguntzak bideratzen lagunduko dizu. Diru-laguntzak ikastaroen kostuaren zati bat edo osorik estal dezake.
Besteak beste, TRIPARTUTA FUNDAZIOA eta HOBETUZ erakundeek ematen dituzte diru-laguntza horiek.
Informazio gehiago jasotzeko jarri ILSrekin harremanetan edo eskatu informazioa orri honetako formularioaren bidez.
Klase orokorrak
Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, portugesa eta txinera.
- 2 edo 3 orduko klaseak astean.
- Arratsaldeko ordutegiak.
- Talde murriztuak.
- Europar Esparruaren arabera identifikatutako mailak lantzen ditugu
- Prestakuntza hasi aurretik, proba egiten zaio parte-hartzaile bakoitzari, idatziz zein ahoz.
- Komunikazioan oinarritutako metodologia.
Informazio gehiago jasotzeko jarri ILSrekin harremanetan edo eskatu informazioa orri honetako formularioaren bidez.
Mintzaerako klaseak
Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, portugesa eta txinera.
- Klaseak mintzaera lantzera zuzenduta daude gehienbat: erraztasuna eta ahoskera.
- Astean saio bat gutxienez, ordu eta erdikoa edo gehiagokoa..
- B2 mailatik aurreragoko ikasleentzat gomendatzen ditugu klase hauek.
- Bertako irakasleak.
Informazio gehiago jasotzeko jarri ILSrekin harremanetan edo eskatu informazioa orri honetako formularioaren bidez.
Azterketa ofizialetarako prestakuntza
- Helburu argi eta eskuragarri bat izanda, ikaslea motibatuago egoten da, eta denbora eta ahalegin gehiago eskeintzen dio ikasketari.
- Irakasle adituak.
- Astean 3 orduko klasea gutxienez.
- Azterketa ofizialetarako prestakuntza:
- Ingelesa: Cambridge PET, FCE (First) eta CAE (Advanced).
- Frantsesa: DELF eta DALF azterketa ofizialak.
- Alemana: Goethe-Instituteko ziurtagiria.
Telefono bidezko klaseak
Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, portugesa eta txinera.
- Betebehar profesionalen ondorioz ordutegi finkoko klaseetara joan ezin diren pertsonentzat, bereziki.
- Astean telefono-dei bat edo gehiago egiten dira, 15 minutukoak, gutxi gorabehera.
- Batik bat, ulermena eta mintzamena lantzen dira.
- Eskuarki, ikaslearen lanarekin lotutako gaiei buruz hitz egiten da.
- Deiaren jarraipena egiteko, irakasleak mezu elektroniko bat bidaltzen dio ikasleari, deia amaitu ondoren, iruzkinak, iradokizunak eta zuzenketak egiteko, edo gramatikako lanak agintzeko.
Informazio gehiago jasotzeko jarri ILSrekin harremanetan edo eskatu informazioa orri honetako formularioaren bidez.
Skype bidezko klaseak
Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, portugesa eta txinera.
- Ordutegi itxi bateko hizkuntza-ikastaro batera joan ezin diren pertsonentzat.
- Malgutasun handiagoa eskaintzen dugu klaseak Skype bidez ematean, betiere, aldez aurretik adostutako hileko ordu-kopurua betez.
- Klaseak ordubetekoak izaten dira, baina ikaslearen beharretara egokitu daitezke.
Informazio gehiago jasotzeko jarri ILSrekin harremanetan edo eskatu informazioa orri honetako formularioaren bidez.
Tekniko eta komertziala
Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa eta alemana.
- Ikastaro komertzialak eta teknikoak eskaintzen ditugu, 6 eta 30 ordu bitartekoak, edukiaren arabera..
- Telefono-deiak, aurkezpen publikoak, makina-erreminta…
- Urtean zehar data zehatzetan ematen ditugun ikastaro presentzialak dira.
- Enpresan bertan edo ILSren instalazioetan ematen ditugu.
Informazio gehiago jasotzeko jarri ILSrekin harremanetan edo eskatu informazioa orri honetako formularioaren bidez.
One to one klase partikularrak
Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, portugesa eta txinera.
- Nire ingeleseko mintzamena hobetu nahi dut, telefono-deiei alemanez erantzuten jakin nahi dut, First Certificate delakoa gainditu behar dut atzerrian ikasteko, aurkezpen bat frantsesez prestatu behar dut…
- One to one klaseak helburu zehatzak dituzten pertsonentzat, klase pertsonalizatuak.
- Ordutegi malguak.
Informazio gehiago jasotzeko jarri ILSrekin harremanetan edo eskatu informazioa orri honetako formularioaren bidez.
Blended Learning (klase presentzialak + online)
Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa eta alemana.
- Autoikaskuntzan oinarritutako klase presentzialak dira, eta, laguntza gisa, Internet erabiltzen da.
- Ikaslea astean behin biltzen da irakaslearekin, ordubetez gutxienez.
- Irakasleak ikaslea gidatzen du eta Internet erabilik egin beharreko lanak agintzen dizkio (CDak, audioak, podcastak, YouTube…). Bestalde, gaur egun, metodo askok autoikaskuntza erabiltzen dute euren metodologiaren baitan.
Informazio gehiago jasotzeko jarri ILSrekin harremanetan edo eskatu informazioa orri honetako formularioaren bidez.
Gaur egun, beharrezkoa da ikasten den hizkuntzako titulu ofizialen bat izatea, ingelesekoa, frantsesekoa, alemanekoa, txinerakoa…
Titulu bat izateak, curriculuma hobetzeaz gain, aurrerapenak modu fidagarri batean neurtzeko ere balio dezake, edo Erasmus programaren bidez denboraldi bat kanpoan emateko edo lan-merkatuan sartzeko.
Common European Framework |
A1 | A2 | B1 | B2 | C1 |
---|---|---|---|---|---|
MAILAK | HASIBERRIA | ERTAIN AURREKOA | ERTAINA | ERTAIN-ALTUA | AURRERATUA |
MAILA | INGELESA | FRANTSESA | ALEMANA |
---|---|---|---|
A1 | Goethe Zertifikat A1 | ||
A2 | KET – Key KET For Schools |
DELF A2 | Goethe Zertifikat A2 |
B1 | PET – Preliminary PET For Schools |
DELF B1 | Goethe Zertifikat B1 |
B2 | FCE – First First For Schools |
DELF B2 | Goethe Zertifikat B2 |
C1 | CAE – Advanced | DALF C1 | Goethe Zertifikat C1 |
C2 | CPE – Proficiency | DALF C2 | Goethe-Zertifikat C2 |
INGELESA
Cambridgeko Deba-Durangaldeko ES 438 zentro baimenduaren kolaboratzaileak gara. Azken 15 urteetan, ILSko 300 ikasle inguru aurkeztu dira Cambridgeko azterketetara. Hortaz, adituak gara KET, PET, FCE (First), CAE (Advanced) eta CPE (Proficiency) azterketak prestatzeko ikastaroak ematen.
Emaitza bikainak lortu ditugu gure metodologiari eta gure irakasle eta ikasleen ahalegin handiari esker. Hori dela eta, gure lan-sistema etengabe hobetzeko motibatuta gaude, gure ikasleek ahalik eta emaitzarik onenak lor ditzaten beti. Cambridgeko azterketak Eibarko Armagintza Eskolan egin daitezke.
Azterketei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero: http://www.cambridgeenglish.org/es/
Deialdiei, prezioei eta abarri buruzko informazioa lortzeko, jarri ILSrekin harremanetan edo eskatu informazioa orri honetako formularioaren bidez.
FRANTSESA
DELF eta DALF (A1etik C2ra) azterketetarako prestakuntza ematen diegu gure ikasleei. Azterketak Donostian, Gasteizen edo Bilbon egin daitezke.
Azterketei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero: http://www.delf-dalf.es/
Deialdiei, prezioei eta abarri buruzko informazioa lortzeko, jarri ILSrekin harremanetan edo eskatu informazioa orri honetako formularioaren bidez.
ALEMANA
Goethe Zertifikat (A1etik C2ra) azterketetarako prestakuntza ematen diegu gure ikasleei. Azterketak Donostian, Gasteizen edo Bilbon egin daitezke.
Azterketei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero: http://www.goethe.de/lrn/prj/pba/bes/esindex.htm
Deialdiei, prezioei eta abarri buruzko informazioa lortzeko, jarri ILSrekin harremanetan edo eskatu informazioa orri honetako formularioaren bidez.
Umeentzako udalekuak
Hizkuntza: ingelesa.
Udaleku-eskaintza zabala daukagu 8 eta 14 urte bitarteko umeentzat. Udalekuek askotariko programak eskeintzen dituzte kultura- eta kirol-jarduerak ingeleselp klaseekin konbinatuz. Gaur egun ditugun programa batzuk hauek dira:
Santo Domingo de la Calzada: ingeleseko udalekuak dira. Besteak beste, jarduera hauek egiten dira: igeriketa, mendi-ibilaldiak, arku-tiroa eta eskalada. Ibilaldiak, eskulanak, antzerkia, musika-festak eta gaueko jarduerak egiteko aukera ere izango dute.
Camp Rialp, Andorra: Udaleku horiek Euro Esqui hotelean egiten dira, eta bakoitzaren nahietara egokitutako programak eskeintzen ditu. Aukera hauek daude: golf camp, karting camp, futbol camp, dance camp eta askoz gehigo. Jarduera guztiak goizeko hizkuntza-klaseekin konbinatzen dira.
Kontsultatu ILSri beste lekuak.
Jarri gurekin harremanetan informazio gehiago behar izanez gero edo eskatu informazioa orri formularioaren bidez.
Hizkuntza bizi! – Udako ikastaroak atzerrian gazteentzat
ILSn ondo dakigu gurasoentzat zein zaila den atzerriko programa bat aukeratzea. Hori dela eta, erabaki garrantzitsu hori hartzen lagundu nahi diegu. Udako ikastaroen artean hautatzeko erabaki zuzena zenbait faktoreren mende dago. Hauek dira, gehienbat: ikaslearen adina eta nortasuna, baita beste udaleku batzuetan izandako aurretiko esperientzia ere, hizkuntzaren maila, eta bakoitzaren gustu eta interesak. ILSn, aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dugu, eta udalekua aukeratzen lagunduko diegu, ikasleak ahalik eta probetxurik eta emaitzarik onenak atera ditzan.
Gure ikastaro, egonaldi eta ikastolekin eta konfiantzazko agenteekin ditugun kontaktuei esker, seguru gaude ikaslearen helburu eta adinarekin bat datorren udalekua aurkituko dugula. Ikastaroen adibide batzuk hauek dira: ingelesa eta errugbia Irlandan; ingelesa eta surfa Australian; San Frantziskon (Estatu Batuak) bertako familia batekin elkarbizitza; antzerkia, kantua eta dantza Weymouthen (Ingalaterra); zientzia, golfa eta tenisa Ingalaterrako ikastetxe pribatu batean; udalekuak Esatu Batuetan; alemana eta multikirolak Wiesbadenem; frantsesa Parisen; etab.
Eskolaratzea atzerrian, bertako eskola publico batetara joanez eta familia batean elkarbizitza eginez. ikasturte osoa edo hiruhilabete bat. Hizkuntza bat ikasteko modurik onena!
- Ingelesa, frantsesa eta alemana.
- Hainbat herrialdetan (Irlanda, Frantzia, Alemania, Estatu Batuak, Australia etab.).
- Iraupena: 2 aste, hilabete…
- Ostatua familian edo egoitza batean.
Jarri gurekin harremanetan informazio gehiago behar izanez gero edo eskatu informazioa orri formularioaren bidez.
¡Hizkuntza bizi! – Hizkuntza-prestakuntza atzerrian helduentzat
WHERE? ¿COMO? WANN? OÚ? WIE VIEL? NON?
Gaur egun, ezinbestekoa da hizkuntza bat edo gehiago jakitea lan-munduan aurrera egiteko.
ILSk esperientzia handia du helduentzako atzerriko ikastaroen alorrean. Aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dugu, eta bakoitzaren beharretara egokitzen saiatzen gara, ikasi nahi duen hizkuntza kontuan hartuta. Zorroztasun handiz aukeratzen ditugu gurekin lan egiten duten eskolak, eta eskaintza zabala dute, ikastaroari, norakoei, prezioei, iraupenari, azterketetarako prestakuntzari, enpresarientzako ikastaroei eta ikastaro orokorrei dagokienez.
- Ingelesa, frantsesa eta alemana.
- Orokorra edo negozioetakoa.
- Hainbat herrialdetan (Irlanda, Frantzia, Alemania, Estatu Batuak, Australia, etab.).
- 2 aste, hilabete, etab.
- Ostatua familia batekin edo hotelean
Jarri gurekin harremanetan informazio gehiago behar izanez gero edo eskatu informazioa orri formularioaren bidez.
GURE PRESTAKUNTZA-IKASTAROAK HIZKUNTZAREN ARABERA
Enjoy Summer!
Umeentzako udalekuak
Gazteak eta nerabeak
Eskolaz kanpokoak
Klase orokorrak
Mintzaerako klaseak
Enjoy Summer!
Gazteak eta nerabeak
Eskolaz kanpokoak
Goethe-Zertifikat B2
Goethe-Zertifikat C1
Klase orokorrak
Mintzaerako klaseak
Enjoy Summer!
Gazteak eta nerabeak
Eskolaz kanpokoak
DELF A1
DELF A2
DELF B1
DELF B2
DALF C1
Klase orokorrak
Mintzaerako klaseak
ENPRESETARA ORIENTATUTAKO KLASEAK
ILSn enpresa eta langileentzako bereziki diseinatutako zerbitzu eta kurtsoak eskeintzen ditugu.
Gure enpresentako formazio katalogoa kontsultatu dezakezu.