Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, espainiera, portugesa eta txinera.
- Gehienbat behar profesionalengatik klaseetara joan ezin diren ikasleentzat zuzenduta daude.
- Astean dei bat edo nahi adina dei egin daitezke. Bakoitza 15 minutukoa izango da gutxi gorabehera.
- Ulermena eta ahozko mintzaera lantzen dira gehienbat.
- Ikaslearen lanarekin zerikusia duten gaiei buruz hitz egin ohi da.
- Deiaren jarraipena egiteko, irakasleak azalpenak, iradokizunak, zuzenketak eta gramatikako aparteko lanak bidaltzen ditu posta elektronikoz, deia amaitu ondoren.