ITZULPEN-ZERBITZUAK
ESKATU AURREKONTUA
PREZIOAK
Oso itzulpen-prezio lehiakorrak ditugu.
Eskatu aurrekontu bat, inolako konpromisorik gabe, eta alderatu, askatasun osoz.
BEREIZTEN GAITUZTEN EZAUGARRIAK
ITZULPENAK
-
TEKNIKOAK
Itzulpen teknikoak: eskuliburuak, katalogoak, AutoCAD, planoak…
-
FINANTZAKOAK
Finantza-itzulpenak: urteko memoriak, aurrekontu ekonomikoak…
-
PUBLIZITATEA
Publizitate-itzulpenak: marketina, merkataritza-testuak, liburuxkak…
-
WEB-ORRIAK
Web-orrien, intraneten, app-en eta abarren itzulpena.
-
ZINPEKOAK
Zinpeko itzulpenak: eskriturak, merkataritza-erregistroko ziurtagiria, kontratuak, homologazioa eta baliozkotzea, ezkontza-ziurtagiriak…
-
OSTALARITZA
Ostalaritza-itzulpenak: menuak, ostalaritza eta kanpinak…
-
BERRIKUSKETAK
Bezeroak itzulitako testuen berrikusketa.
TEKNOLOGIA

Teknologiaren abangoardian: goi-mailako teknologia ingurune batean gaude, IMHn alegia, eta, beraz, lehen eskuko ezagutza dugu sektorearen garapenari dagokionez.
Puntako teknologia itzulpenaren zerbitzuan:
- Terminologiaren kudeaketak lehia-abantaila handia ematen digu. Enpresa bakoitzak bere jargoia du, eta horri itzulpen-ordain espezifikoak dagozkio. ILSk software sofistikatua erabiltzen du, eta, horri esker, eraginkortasunez kudea dezakegu enpresa bakoitzaren terminologia, hiztegi teknikoa zuzen itzultzen dugula bermatuz.
- Testuen itzulpenak itzulpen-memoria batean gordetzen da: enpresa beraren eskuliburuetan eta bestelako dokumentuetan, errepikapen-maila handia egoten da. ILSk aurrezten laguntzen dizu.
ITZULPEN-PROZESUA
Orain, eta labur-labur, gure itzulpen-prozesua azaldu nahi dizugu:
-
DOKUMENTUEN HARRERA
Posta elektronikoz, posta arruntez, mezulari baten bidez, eskuan; aukeratu ondoen datorkizun modua.
Fitxategiak aztertzen ditugu, edozein formatutan,
eta askoz formatu gehiagotan.
-
AURREKONTUA
Dokumentua aztertuta, itzuli beharreko dokumentuan zenbat errepikapen dauden jakingo dugu. Errepikapenetan, deskontua handia dago (% 70 artekoa). Honekin batera doan adibidean, hitz guztien % 57k deskontua du!
-
ONARPENA
Behin aurrekontua onartuta, lanari ekiten diogu!
-
UKO EGITEA
Jakina, zerbait hobea, desberdina edo merkeagoa aurkitu duzu. Baina, kontuz ibili itzulpen automatikoekin, edo mauka edo pagotxekin.
Google Translate-ren beste adibide bat:
Beste modu batean esanda, film bat grabatu behar da zerbait denbora luzerako biltegiratu aurretik.
METODOLOGIA
-
ITZULTZAILEAREN HAUTAPENA
Itzultzaile espezializatuen basea.
-
ITZULPEN-MEMORIA
Itzultzen den guztia itzulpen-memoria batean gordetzen da. Hortaz, hurrengo itzulpenetan aprobetxa daiteke, eta bezeroarentzat itzulpen-prozesua merkatu. Gainera, testuen homogeneotasuna eta entrega-epe laburragoa lortzen dira.
-
TERMINOLOGIA-BASEA
Glosario edo terminologia-oinarri bat sortzen da bezero bakoitzeko. Horri esker, hau lortzen da:
Hitzaren itzulpen zuzena (1)
Homogeneotasuna (hitz bera modu berean itzultzea) (2)
Epe laburragoa (3)
Bezeroaren terminologia duen datu-basea itzulpen-softwarean txertatuta dagoenez, ziur egon gaitezke eduki teknikoak zuzen eta homogeneotasunez itzuliko ditugula.
-
ORRAZKETA
Itzulitako testua orraztaile batek zuzentzen du.
Orraztaileak testuak dauden estilo-, koherentzia- eta semantika-akatsak zuzentzen ditu, itzulitako testua jatorrizkoarekin alderatuz. Halaber, ortografia-, gramatika eta puntuazio-akatsak ere zuzentzen ditu.
Askotan, itzulpenak dira zure enpresak bezero potentzialei ematen dien lehen inpresioa. Esaterako, zure web-orriaren edo erabilera-eskuliburu baten itzulpena orraztu gabe badago eta akatsak baditu, oso kaltegarria izan daiteke zure enpresaren irudiarentzat, eta merkataritza-kontaktu posibleak uxa ditzake. Garaiz egindako orrazketa kalitatearen aldeko apustua da.
-
BEZEROARI BIDALTZEA
INTERPRETAZIO-ZERBITZUAK
Aldibereko interpretazioa denbora errealeko interpretazio-mota bat da; hartan, jatorrizko hizlaria ez dago nahasita.
Aldibereko interpretea kabina batean edo beste leku batean esertzen da, eta entzuleek aurikularren bitartez entzuten dute aldibereko itzulpena.
Teknologia berriei esker, aldibereko interpretazio-sistema eramangarriak ere erabil daitezke. Haririk gabeko teknologia erabiltzen da. Horri esker, interpretearen (igorlea) mugikorrak seinalea igortzen du mikrofono txiki batetik, eta entzuleak (hartzailea) bere mugikorrean jasotzen du.
Hitzaldietan, bilera handietan eta abarretan erabiltzen da. Hizkuntza bat baino gehiago itzul daitezke aldi berean.
Ondoz ondoko interpretazioan, interpreteak hizlariak hitz egiten amaitu arte itxaroten du, esandakoa xede-hizkuntzara itzuli aurretik.
Bileretan, elkarrizketetan, talde txikietan eta abarretan erabiltzen da. Ez da ekipamendurik behar (kabinak, aurikularrak, mikrofonoak…).
Conference Call
Merkea eta eraginkorra bezain erraza da.
Hiruko dei batean, zu, atzerriko bezeroa eta interpretea konektatzen zarete. Minutu gutxian antola daiteke.